Ehundaka herritar dantzan Iluntzeren urteurrenean

Anboto 2012ko ira. 23a, 09:17

Zapatuan ospatu zuten Iluntze dantza taldearen 30. urterreneko jaia Traña-Matienan

Zapatuan ospatu zuten Iluntze dantza taldearen 30. urterreneko jaia Traña-Matienan.

 

Hiru hamarkadatan Iluntze taldean ibilitako dantzariak eta ehundaka herritar batu ziren zapatuko urteurreneko ekitaldian. Dena espero bezala atera ei zen, eta “primeran” pasatu zuten parte hartu zutenek. Orain hiru hamarkada Iluntze sortu zutenetik taldetik pasatu diren dantzariak elkartu ziren dantzan eta bazkarian, eta emanaldia ere eskaini zuten. 

\"\"

Iluntzeren 30. urteurreneko ospakizun ekitaldietara batu zirenek, egindako lan guztia eskertu zieten dantza taldea sortu zuten bost kideetako lauri:  Txaro Alberdi, Angel Azkorbebeitia, Karmelo Oregi eta Maite Gandiaga omendu zituzten. Izan ere, omenaldia jaso zuten lau lagunak eta Kepa Bengoa izan baitziren taldearen sorreran jardun zutenak: AEKren gau eskola batetik hasi ziren Iluntze dantza taldea izango zena osatzen. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!