Hamar nomina zor dizkie Abamotor enpresak beharginei

Anboto 2012ko ira. 30a, 08:15

Langileeek protesta egin dute: \'Zor dizkiguten hamar nominak kobratu arte gu ez goaz inora\'

Langileeek protesta egin dute: “Zor dizkiguten hamar nominak kobratu arte gu ez goaz inora”.

 \"\"

“Enpresa desegiteko espedientea martxan ipini eta langileei zor dizkieten hamar nominak ordaindu barik 24 langile kaleratzea”. Hori da, CCOO sindikatuaren arabera, Astolako Abamotor enpresaren zuzendaritzak daukan asmoa. Enpresa desegiteak 40 eta 55 urte arteko 34 langileri eragingo lieke.

 

Abadiñoko enpresa horretan hiru ordezkari dauzka CCOO sindikatuak. Jaime Intxausti ordezkariaren berbetan, “enpresak langileei zor dizkien hamar nominak kobratu arte ez goaz inora”.  

 

Enpresak langileei zor dizkien soldatak ordain ditzala eskatuz, Patricio: ordaindu zor duzuna... behar denean lemadun pankartagaz  kontzentrazioak egiten dituzte langileek goizero. Bestalde, joan zen zapatuan, Eibarren (gerentearen herrian) mobilizatu ziren euren soldatak ordain diezazkietela exijitzeko.

 

Mende erdiko historia dauka Abamotor enpresak, eta energia sorgailuak egiten dituzte bertan. CCOO sindikatuak azaldu duenez, azken asteetan hainbat batzar burutu dituzte sindikatuetako ordezkariek eta Abamotor enpresako arduradunek. Hala ere, Jaime Intxaustik dioenez, langile batzuek sinatu dute: “Soldata jaitsiera eta lanorduen igoera onartu eta zorra ahaztearen truke lanpostua mantentzea”. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!