Udalak dirua aurreratzea proposatu du koalizioak.
Zelaiteko eskolan jantokia txikiegi geratu da. Martitzeneko plenoko galdera eta eskarien tartean mahaigaineratu zuen gaia Saioa Zuazubizkar Bilduren zinegotziak: “Hainbat aldiz jardun dugu hemen Zelaieta eskolako jantokiko leku faltari buruz berbaz, baina errealitatea da zazpi ume jantoki barik geratu direla”. Proposamena luzatu zuen Zuazubizkarrek: “Traña-Matienako erabilera anitzeko eraikinagaz egin zuten moduan, Zelaieta eskolako jantokian egin beharreko handitze obrak egiteko udalak iniziatiba hartu eta behar den dirua aurreratu dezala”. Egoeraren “larritasunak” erabakiak azkar hartzeko beharra eskatzen duela uste du Bilduk.
“Bilduren proposamena batzordean eztabaidatuko dugu”, erantzun zuen Jose Luis Navarro alkateak.