Hainbat ikastaro berritan parte hartzeko aukera eskaini dute

Anboto 2012ko ira. 23a, 08:46

Herritarrei aisialdirako askotariko eskaintza luzatu die udalak 2012-2013 ikasturterako. Hainbat ikastaro lehenengoz eskainiko dituzte: erritmo latinoak eta aerobic nahasten dituen zunba izenekoa; emakumeentzako bereziki osasungarri diren ariketak uztartzen dituen gimnasia hipopresiboa; argazkilaritza digitalari buruzkoa; eta beira lantzeko ikastaroa antolatu dituzte, esaterako

Herritarrei aisialdirako askotariko eskaintza luzatu die udalak 2012-2013 ikasturterako. Hainbat ikastaro lehenengoz eskainiko dituzte: erritmo latinoak eta aerobic nahasten dituen zunba izenekoa; emakumeentzako bereziki osasungarri diren ariketak uztartzen dituen gimnasia hipopresiboa; argazkilaritza digitalari buruzkoa; eta beira lantzeko ikastaroa antolatu dituzte, esaterako.

 

Beste urte batzuetan eskaini dituzten hainbat ikastaro ere mantenduko dituzte, gainera: batuka, tai chi, areto dantzak, aerobic, sukaldaritza, masajea, pintura eta yoga, besteak beste.

 

Urrian hasi eta ekainean  amaituko dira ikastaro gehienak, eta irailaren 28ra arte dago izena emateko aukera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!