Abadiñon gaztetxoen futbol txapelketa, bihar

Anboto 2012ko ira. 21a, 08:52

Athletic Clubeko kimu mailako gaztetxoek jokatuko dute txapelketa, besteak beste

Athletic Clubeko kimu mailako gaztetxoek jokatuko dute txapelketa, besteak beste.

 

Abadiñoko Kirol Elkarteak kimu mailako Abadiño Cup futbol txapelketa antolatu du zapaturako. Hamar urtera arteko jokalariekin, talde hauek parte hartuko dute: Abadiño, Athletic Club, Santanderko Racing, Osasuna, Barakaldo, Danok Bat eta Antiguoko.

 

Txapelketa Astolako futbol zelaian jokatuko dute. Sailkapen faseko partiduak 09:00etan hasiko dira eta 20 minutu (10 minutuko zati bi) iraungo dute.  Estreinako partiduan Abadiñok Barakaldo izango du aurkari.
Sarrera hiru euroan ipini dute. Abadiño Kirol Elkarteko jokalari eta bazkideentzat bi euro da eta 18 urtetik beherakoentzat, berriz, doakoa. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!