Astolako kiroldegiaren instalazioak eta bertako egitaraua ezagutzera emateko antolatu dute ate irekien astea.
Besteak beste, spining, pilates edo funk saioak probatzeko aukera eskainiko dute barikura arte, Astolako kiroldegian. Kiroldegian bertan (946215530) eman dezake parte hartu gura duenak izena, eta doan egin ahalko du proba.
Barikuan, bestalde, kalera aterako dute kiroldegiko eskaintza: \'aerodance\' saio bat eskainiko dute Traña-Matienako plazan, 17:30ean; eta \'cardiobox\' saio bat, 19:15ean.