Osasun publikoaren kontrako delitua leporatuta, 37 urteko gizonezkoa atxilotu du Ertzaintzak Abadiñon. Kokaina kilo erdi, hiru kilo hachis eta marihuana atzeman zizkioten. Baita 8.000 euro inguru dirutan. Ustez Durangaldean drograk salerosten jarduten zuen atxilotuak.
Azken hilabeteotan Durangaldean substantzia estupefaziente kontsumoa kontutan hartzeko moduan igo zela baieztatu zuen Ertzaintzak, batez ere, kokaina eta hachisa. Eta horrek "alarma" sortu izan du Berrizen eta inguruko herrietan.
Herritarren laguntza izan duten ikerketa lanak Berrizko gizon bat izan dute oiniarri. Ustez Durangaldean drogak salerosten jarduten zuen gizonezkoa. Susmagarriaren mugimenduak jarraitu zituen Ertzaintzak eta Berrizko haren etxera pertsona desberdinak hurreratzen zirela baieztatu zuten, "minutu gutxi batzuk egon eta joan egiten" zirela. Etxebizitza horren inguruan pertson bi identifikatu zituen Ertzaintza joan zen eguenean: barruan kolore zuridun substantzia-hautsa zeukaten hainbat poltsatxo atzeman zizkieten, eta baieztatu zuten euren kontsumorako hartutako kokaina zela. Horrela adierazi du Ertzaintzak.
Arratsalde horretan atzeman zuen susmagarria Ertzaintzak, autoan zihoala Berriztik Durangora. Abadiñon gerarazi zuten jarraitzen ziharduen kotxea. Besteak beste, kokaina zuten plastikozko 20 poltsatxo atzeman zizkoten gidariari, eta 500 eurotik gora billete txiki eta txanponetan. Barikuan epailearen baimenagaz etxebizitza miatu zuen Ertzaintzak. Bertan 500 gramo inguru kokaina, hiru kilo hachis, 300 gramo inguru marihuana eta 8.000 euro inguru konfiskatu zituzten. Dohitasun-balantza, eta, substantziak banatzeko zein birrintzeko hainbat material ere bai, defentsa-elektrikoa ez eze. Zapatuan epailearen aurrera eroan zuten atxilotua.