Kobrezko 60 metro klabe lapurtzen saiatu dira Muntsaratzen

Anboto 2012ko ira. 18a, 09:21

Herriko argiteria publikoaren zati den hainbat kable metro lapurtzea leporatuta hiru lagun atxilotu zituen bart Ertzaintzak Abadiñon. Muntsaratz auzoan, argiteri publikoaren kutxatilak manipulatzen eta kableatua mozten ari zirela-eta abisua eman zien bizilagun baten Ertzainei

Herriko argiteria publikoaren zati den hainbat kable metro lapurtzea leporatuta hiru lagun atxilotu zituen bart Ertzaintzak Abadiñon. Muntsaratz auzoan, argiteri publikoaren kutxatilak manipulatzen eta kableatua mozten ari zirela-eta abisua eman zien bizilagun baten Ertzainei.

 

Bart 23:20etan eman zuen abisua bizilagunak eta Ertzaintza bertaratu zen. Harek emandako ezaugarri fisikoekin bat zetozen hiru lagun topatu zituen Ertzaintzak jarleku baten; gizonezko bi eta emakume bat. Hiru pertsona horiek identifikatu zituen Ertzaintzak. Inguruan zeuden lau kutxatila zabalik zeudela baieztatu zuen Ertzaintzak, eta inguru horretan 60 metro kobrezko kable topatu zituzten ezkutatuta,ematen zuenez ebaki berria eta eroateko prest. 21 eta 29 urteko gizonezko biak eta 19 urteko emakumea atxilotu zituen Ertzaintzak lapurreta egotzita.

 

Ertzaintzaren eskuetan dauden hiru pertsona horiek, epailearen aurretik igaroteko zain.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!