Arduradunek azaldu dutenez, irailaren 21etik aurrera hasiko dira bulego berriko zerbitzuagaz.
Azken bost hileetan Correos zerbitzuaren Traña-Matienako lokal berria atontzen jardun dute langileek, eta datorren astean argiteriko lanak amaitzen dituztenean zabalduko dute bulegoa.
Posta zerbitzuaren Bizkaiko arduradunek azaldu dutenez, eguenean emango dute Zelaieta auzotik Traña-Matienako bulego berrirako lekualdatzea amaitutzat. Datorren barikutik aurrera hasiko dira, beraz, Correos-en banaketa eta bezeroaren arretarako zerbitzuak egoitza berri horretatik eskaintzen.
Oinezkoentzako nahiz autoentzako irisgarritasun handiagoko 235 metro koadroko lokala da Correos-en Abadiñoko bulego berria hartuko duena, eta Zelaietako bulego zaharreko zerbitzu berak eskainiko dituzte lokal berrian ere. Arduradunek azaldu dutenez, "orain arteko zerbitzuak mantentzea” baina "abadiñar gehienentzat eskurago" eskaintzea da bulego aldaketarekin lortu gura dutena.