Herriko emakumeentzako formaziorako eta topaketarako espazio bat eskaitzeko helburuagaz sortu du udaleko Berdintasun sailak Jabekuntza Eskola.
Urritik abendura arte, bost gairen inguruko ikastaroak antolatu dituzte, gaian adituek diren emakumeek gidatuko dituztenak. Emakumeendako Coaching, Gure gorputza ezagutzen, Dotore zahartu, Zuri zer kontatu dizute feminismoaz? eta Neskentzako autodefentsa izenburuko ikastaroak emango diztute, Yanire Moreno Berdintasun zinegotziak aurreratu duenez.
Zelaietako Txaporta kultur etxean eta Traña-Matienako Errotan izango dira Jabekuntza Eskolaren hitzorduak. Ekimenaren aurkezpenean Jose Luis Navarro alkateak azaldu duenez, ekimena egonkortu ahala Jabekuntza Eskola honek espazio fisiko finko bat izatea da helburua: “Emakumeek erreferentziazko leku hori beti aukeran izan dezaten. “Momentuz udalak ez dauka espazio hori eskaintzeko aukerarik, baina espero dugu etorkizunean lokal bat utzi ahal izatea helburu horretarako”, esan du alkateak.
Jendaurreko aurkezpena
Udalaren webgunean, Errota kultur etxean edo Mediatekan eskuragarri daude Jabekuntza Eskolan izen-emateko orriak. Ikastaroen gaineko aurkezpena egingo dute, bestalde, irailaren 20an, Errota kultur etxean. Ikastaro baten emailea izango den Inma Merinok aurkeztuko du ekimena.