Baserri hondakinen gaikako bilketa egingo dute irailean

Anboto 2012ko ira. 11a, 08:15

Urkiola eta Lea-Artibai Landa Garapenerako Elkarteek baserri hondakinen gaikako bilketa burutuko dute Durangaldea eta Lea-Artibai eskualdeetan. Negutegien eta belar-siloen plastikoak; artzain elektrikoen pilak; ongarri eta fungiziden ontzi hutsak; xiringak eta hondakin zoosanitarioak jasoko dira iraila eta urrian zehar

Urkiola eta Lea-Artibai Landa Garapenerako Elkarteek baserri hondakinen gaikako bilketa burutuko dute Durangaldea eta Lea-Artibai eskualdeetan. Negutegien eta belar-siloen plastikoak; artzain elektrikoen pilak; ongarri eta fungiziden ontzi hutsak; xiringak eta hondakin zoosanitarioak jasoko dira iraila eta urrian zehar.

 

Horretara, hondakin fitosanitarioak eta zoosanitarioak irailaren 12 eta 13an jasoko dira Markina-Xemeingo MIBA kooperatibaren egoitzan, bezeroen arretarako ordutegian. Baita ere Durangaldeko DIBA kooperatibaren egoitzan, Abadiñon, irailaren 17 eta 18an. Bestalde, plastikoen (negutegien eta belar-siloen plastikoen) bilketarako izen emateko egunak: urriaren 15etik 19ra izango dira. Honako telefonora deitu beharko da horretarako:  946203611.

 

Izena eman eta gero garraioa pasako da baserri edo ustiapenetik plastikoak jasotzera, urriak 22an Durangaldeko baserrietatik eta 23an Lea-Artibaiko baserrietatik. Azaldu dutenez, izena eman gabe ez dira plastikoak jasoko baserrietan.

 

Ekimen hau Landa Garapenerako Alkarteen eskutik gauzatu da, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz eta baita DIBA eta MIBA baserritarren kooperatiben laguntzaz baita ere.

 

Informazio gehiagorako: 946203611 / urkiola@urkiola.org / leaartibai@leaartibai.org

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!