Jolasleku berria atonduko dute Traña-Matienan

Anboto 2012ko ira. 6a, 14:25

Errota kultur etxearen atzealdeko parkean prestatuko dute umeentzako jolasleku berria.

Errota kultur etxearen atzealdeko parkean prestatuko dute umeentzako jolasleku berria.

 

Jolasgune berri hori egiteko, eta dagoeneko badaudenak konpontzeko lanak burutuko dituzte hil honetan: herriko txintxaun guztiak garbitu eta txukunduko dituztela adierazi du gobernu taldeak. "Haur jolasguneak sozializaziorako eta aisialdirako oso garrantzitsuak dira eta egoera onean eduki behar ditugu" esan du Jose Luis Navarro alkateak.

 

Lan horiek egiteko 50.000 euroko diru-atala dauka Abadiñoko udalak 2012ko aurrekontuan jasota.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!