Ermita alboan ipiniko dute eguenean txopoa.
Barikua izaten da herritarren parte-hartze handiena eta giro animatuena duen eguna Zelaietako Aitte Kurutzeko jaietan. Irailaren 14an, barikuan, ospatuko dute Zelaietan Aitte Kurutzeko edo Pijama Eguna. Goizaldean egingo dute arrakasta handia izaten duen ekitaldietako bat: musikaren erritmoan, bikoteka egiten duten patata dantza.
Eguenean, irailaren 13an, hasiko dira jaiak. Auzotarrek 20:00etan ipiniko dute txopoa Aitte Kurutzeko ermita alboan.
Apirileko feria gaitzat hartuta, mozorro eguna ospatuko dute, bestalde, irailaren 15ean. Trikitixak lagunduta, kalejira egingo dute, 19:00etan. Border Collie txakurren erakustaldia izango da, aldiz, irailaren 16an.