Udal arkitektuaren azkenengo txostenaren arabera, Zelaietako estankoa dagoen eraikinaren parte bat jausteko zorian zegoen, eta beraz udalak zati hori eraitsea erabaki du.
Jose Luis Navarro alkateak azaldu duenez, “arrisku handia zegoen”, eta segurtasunagatik erabaki dute begiratokia botatzea. Atzo ekin zieten eraisteko lanei.
Eraikina egoera txarrean zegoenez, urte hasieran agindu zion udalak jabeari obrak egiteko. Etxe azpitik pasatzen direnen segurtasunerako neurriak hartzeko eskatu zion udalak.