Traña-Matienako osasun etxeak 144 metro koadro irabaziko ditu

Anboto 2012ko uzt. 27a, 12:31

Traña-Matienako osasun etxea erabarritzeko lanak hasiko dituzte epe laburrean. Horrela jakin eragin du Abadiñoko Udalak. Zerbitzua hobetze aldera, berrantolatu egingo dute osasun zentroa eta 144 metro koadro handituko dute.Argi eta aireztatze naturala bideratuko da asistentzia gela gehienetan

Traña-Matienako osasun etxea erabarritzeko lanak hasiko dituzte epe laburrean. Horrela jakin eragin du Abadiñoko Udalak. Zerbitzua hobetze aldera, berrantolatu egingo dute osasun zentroa eta 144 metro koadro handituko dute. Argi  eta aireztatze naturala bideratuko da asistentzia gela gehienetan.

 

Jose Luis Navarro alkateak ohar baten bitartez azaldu duenez, bost hilabete iraungo ditu obrak eta, guztira, 198.865 euroko inbertsioa eskatuko du. Eusko Jaurlaritzak egingo dio aurre horri.

 

Osasun Zentroak dituen 961,32 metro koadroetatik 509 eraberritu egingo dituzte. Horretarako 144 metro koadroko udalaren lokal bat gehituko zaio. Emaginaren kontsulta eta erditze lanetarako gimnasioa ezik, gainerako asistentziarako gela guztiak aurrealde nagusira lekualdatuko dira, argi eta aireztatze naturala  emateko. Pasabideak eta itxarongelak, aldiz, barrauldera eroango dituzte.

 

Osasun Zentroaren erabarritzeko lanetarako egitasmoaren 2. zatiaren baitan jasotzen dira lanok. Aurreko legealdian Nagusien Egoitza hartzen zuen lokala batu zitzaion Osasun Zentroari. Navarroren berbetan, "osasun etxearen barruko antolaketa hobetuko da lan horiekin, eta zerbitzuaren kalitatea hobetuko da. Bere momentuan asko kostatu zitzaigun Nagusien Egoitza izan zena lekualdatzea Osasun Zentroa handitu ahal izateko. Argi geratu da beharrezkoa zela zerbitzu hobea eskaintzeko".

 

Honako zerbitzuek igarriko dituzte eraberritze lanak: zazpi mediku eta eritzaintza kontsulta, osatzeko gela bat, gaixoen komunak, garbiketa gunea, administraritza laguntzailearen txokoa, familia medikuntzarako banaketa eta itxarote gelak. Ginekologia kontsulta eta kirurgia txikirako gela ere eraberrituko dira, emaginaren gela eta erditze lanetarako gimansioa ere bai, komunak ez eze.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!