Udalak sei pasabide beheratuko ditu horien altuerak autoetan eragindako trabengatik. Gidarien kexak jaso izan dituzte pasabideon altuera dela-eta udal arduradunek, eta kexa horiei erantzun guran pasabideak beheratuko ditu udalak. Hasi dira lan horiekin.
Hiru pasabide beheratuko dituzte Traña-Matienan, Zelaietan bi eta azkenengo bat Muntsaratz eta Zelaieta artean. Jose Luis Navarro alkateak ohar baten bitartez azaldu duenez, "pasabide horien altuerak ibilgailuen abiadura moteltzen lagunduko zuela ematen zuen, baina, oso altuak badira gidatzea desorosoa bihurtu daitekeela frogatu da".