Hamabi Harri elkarteak prestatu du jai egitaraua.
Abuztuaren 3ko iluntzean emango diete hasiera Gerediaga auzoko Salbadore jaiei: Donien Atxa jaso, txapliguak eta trikiti doinuak dantzatu. Gainera, euskal okelagaz egindako gisatua banatuko du Hamabi Harri auzo elkarteak jai eremura hurbiltzen direnen artean. Durangoko The Mockers hirukote gaztearen rock klasikoa eta bluesa izango dira gau horretan entzungai, eta Triki Ta Ke taldearen erromeriagaz amaituko dute jaien lehenengo gaua.
Bestalde, abuztuaren 4an, punta puntako bertsolarien saioa egongo da: Unai Iturriaga, Amets Arzallus, Andoni Egaña eta Maialen Lujanbiok jardungo dute, 22:30ean hasita, Salbadore jaietako bertso saioan. Maite Berriozabal ariko da gai jartzaile lanetan. Jaiegunetan, besteak beste, gastronomia lehiaketak eta umeen jolasak egongo dira.