Mobilizazioak hasi dituzte Rothenberger taldeko langileek. Inposaketarik ez lemapean burutu dituzte enpresako komiteak deitutako kontzentrazioak.
Urteko lehenengo seihilekoan enpresaren emaitzek txarrera egin dutela argudiatuta, langileen soldata %5 murriztea eta lanorduak gehitzea proposatu die zuzendaritzak.
“Ez gaude prest horrenbeste kostata eskuratutako eskubideei uko egiteko”, diote langileek. Zuzendaritzak “akordio azkarra” lotu gura duela, baina lagilegoak “negoziazioa behar bezala egiteko irailerailera atzeratzea” eskatuko dutela adierazi dute.