Esklerosi anizkoitzak jotakoen aldeko ekimena

Anboto 2012ko uzt. 12a, 10:02

Esklerosi Anizkoitzaren Euskal Fundazioak bultzatutako ekimena egin zuten domekan Abadiñoko igerilekuan. \'Busti zaitez esklerosi anizkoitzarengatik\' kanpainarekin bat egin zuten 55 lagunek

Esklerosi Anizkoitzaren Euskal Fundazioak bultzatutako ekimena egin zuten domekan Abadiñoko igerilekuan. \'Busti zaitez esklerosi anizkoitzarengatik\' kanpainarekin bat egin zuten 55 lagunek.

 

Gaixotasun horrek jotakoen aldeko ekintza sinbolikoa burutu zuten Abadiñoko Astolako igerilekuan.

 

Javier Crespo gizarte ekintzako zinegotzia eta Ima Zapardiez kultura eta kiroletako zinegotziak ere hartu zuten ekimenean parte, udalaren babesa adierazteko helburuz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!