Etxeko txikienak eta ezkonduak bedeinkatuko dituzte Urkiolan

Anboto 2012ko uzt. 6a, 09:27

Zapatuan eta domekan egingo dituzte \'umeen eta ezkonduen bedeinkapenerako mezak\', Urkiolako Santutegian. Zapatuan, 18:00etako meza saioan, eta etziko meza guztietan bedeinkatuko dituzte bertaratzen diren umeak

Zapatuan eta domekan egingo dituzte “umeen eta ezkonduen bedeinkapenerako mezak”, Urkiolako Santutegian. Zapatuan, 18:00etako meza saioan, eta etziko meza guztietan bedeinkatuko dituzte bertaratzen diren umeak.

 

Datorren zapatuan, bestalde, ezkondu eta familien aldeko meza egingo dute, 18:00etatik aurrera: ohitura jarraituz, urrezko eta zilarrezko ezteguak ospatzen dituzten bikoteei omenaldia egingo diete meza berezi horretan, eta oroigarriak eskainiko dizkiete parte hartzen duten bikoteei. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!