Zelaieta eta Muntsaratz auzoa argindarrik barik utzi dituen matxuraren jatorria jakiteko lanean dihardute Iberdrolako teknikariek goizean goizetik.
Jose Luis Navarro alkateak azaldu duenez, goizaldeko hiruak aldera joan da Abadiñoko auzo bi horietan argia. "Matxura garrantzitsua dela dirudi, baina momentuz ez dute jatorria identifikatu", esan du Navarro alkateak.