Euskararen ordenantza gaurkotua onartu dute

Anboto 2012ko eka. 28a, 08:50

Udal administrazioan eta kalean euskararen normalizazioan indar egiteko jarraibideak biltzen ditu 2000. urteko ordenantzaren bertsio berrituak. Bi urtean osatu du aholku batzorde batek ordenantza. Batzordekideei eskerrak eman zizkieten, martitzeneko plenoan, hiru alderdien bozeroaleek

Udal administrazioan eta kalean euskararen normalizazioan indar egiteko jarraibideak biltzen ditu 2000. urteko ordenantzaren bertsio berrituak. Bi urtean osatu du aholku batzorde batek ordenantza. Batzordekideei eskerrak eman zizkieten, martitzeneko plenoan, hiru alderdien bozeroaleek.

 

Proposamenaren alde bozkatu zuten AIk eta EAJk, eta abstenitu egin zen Bildu. Ordenantzan arauak betearazteko neurririk ez dela zehazten aipatu zuen Azuetak (Bildu): “Beharrezkoa eta positiboa ikusten dugu ordenantza, baina hutsuneak dituela uste dugulako abstenitu egingo gara”. Eneko Etxebarriak azaldu zuen EAJren aldeko botoa: “Hobea izan zitekeen, baina zoriontzekoa da euskararen ordenantza edukitzea bera”. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!