Sari banaketa Traña-Matienako eskolan

Anboto 2012ko eka. 22a, 12:50

Inoizko parte-hartzerik altuena izan du Abadiñoko Udalak antolatzen duen ipuin lehiaketak: 139 ipuin jaso dituzte aurten. Gaur egin dute sari banaketa ekitaldia.

Inoizko parte-hartzerik altuena izan du Abadiñoko Udalak antolatzen duen ipuin lehiaketak: 139 ipuin jaso dituzte aurten. Gaur egin dute sari banaketa ekitaldia.

 

Traña-Matienako eskolan gaur egin duten jaian egin dute sari banaketa ekitaldia, eta 60 eta 120 euro arteko sariak jaso dituzte irabazleek.

 

Gazteek euskaraz idazteko zaletasuna har dezaten du lehiaketak helburu. Aurten lehenengoz, irabazle guztien lanak udalaren webgunean zintzilikatuko dituzte, gainera.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!