Zapatuan zabalduko dute Gerediagako peaje berria

Anboto 2012ko eka. 19a, 15:26

Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez, ekainaren 23an zabalduko dituzte AP8ko Gerediagako lotune berria eta Iurreta arteko zerbitzua eskainiko duen hirugarren erreia

Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez, ekainaren 23an zabalduko dituzte AP8ko Gerediagako lotune berria eta Iurreta arteko zerbitzua eskainiko duen hirugarren erreia

 


Lanak iazko udazkenerako amaitzea aurreikusi zuen Aldundiak lehenengo, eta martxora atzeratu zituzten gero. Beraz, urte beteko atzerapenagaz inauguratuko dute Aldundiko arduradunek azpiegitura berria.

 

Besteak beste, hiru peaje berri eta hiru biribilgune eraiki dituzte Abadiñoko Gerediaga auzoan, eta 47 milioi euroko aurrekontua izan du obrak.

 

Ibilbide tartea doan

Aldundiaren esanetan, N-634 errepideak Iurretan sortzen duen erazgopenak murrizteko, AP-8a Iurreta eta Gerediaga artean hartzen dutenek, tarte hori dohainik egin ahal izango dute. Iurreta-Gerediaga tartea dohainik izango da noranzko bietan. Gerediagan sartu eta Bilbora joateak 2,8 euroko kostua izango du; Iurretatik Bilborako tartea 2,01 euro da. Beraz, 79 zentimo garestiagoa da Gerediagatik Bilbora joatea.  I. Esteban

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!