El Material Aislante likidatu eta 40 kide kaleratzeko zorian

Anboto 2012ko eka. 15a, 09:59

Enpresaren zorrak handiegiak direla eta jarduera bertan behera uztea proposatu du zuzendaritzak

Enpresaren zorrak handiegiak direla eta jarduera bertan behera uztea proposatu du zuzendaritzak.

 

Atzo batu ziren sindikatuetako ordezkariak, El Material Aislante enpresaren zuzendaritza eta konkurtso administratzailea. Batzarrean parte hartu zuten ELA sindikatuaren delegatuek jakinarazi dutenez, enpresaren jarduera amaitzea proposatu du zuzendaritzak: “Likidazioa da  mahaigaineratu ziguten planteamendua”. Beraz, langileen kontratuak ere bertan behera uztea proposatu zen batzarrean. 40 langile dauzka enpresak.

 

El Material Aislante enpresak zorrari ezin diola aurre egin, eta zor gehiago pilatzen ari dela ondorioztatu du konkurtso administratzaileak, sindikatuko delegatuak kontatu duenez.

 

Epaitegian, gaur

Atzoko batzar horretan aurreratu zien enpresak sindikatuetako ordezkariei erabakia: merkataritza epaitegietan enpresaren likidazio eskaria egingo dutela gaur.

 

Sindikatuaren ordezkariek azaldu dutenez, enpresaren plateamendua aztertuko dute ELAko ekonomialariek, aurrerantzean nondik jo erabakitzeko.

 

Maiatz amaieran eman zuen enpresaren zuzendaritzaren asmoaren berri ELAk.  Orduan ez zeukaten, ordea, ezelako dokumentu ofizialik eskuartean.

 

El Material Aislante enpresa 1948an sortu zuten. Mota askotako hodiak egin dituzte ordutik Traña-Matienako lantegian.


ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!