Adimen Urritasunaren Eguna antolatu dute biharko Abadiñon

Anboto 2012ko eka. 16a, 08:35

Kirol munduagaz duten hartuemana erakustea da aurtengo helburua

Kirol munduagaz duten hartuemana erakustea da aurtengo helburua.

 

Durangaldeko Adimen Urritasunaren Eguna antolatu dute domekarako Geu Be elkarteak eta Abadiñoko Udalak, Traña-Matiena  auzoan. Aurten, adimen urritasuna dutenek  kirol munduagaz duten hartuemana zelakoa den azaltzen saiatuko dira hainbat ekitaldiren bidez.

 

Goizeko 10:00etan futbol partiduak jokatuko dituzte Traña-Matienako kiroldegian. Besteak beste, adimen urritasuna dutenekin lanean dabiltzan Arabako eta Gipuzkoako elkarte banak parte hartuko dute. Ostean, futbol kantxa alboan dagoen pilotalekura joango dira eta, 13:00etatik aurrera, pilota partiduak jokatuko dituzte. Sari banaketarekin hasi aurretik, Abadiñoko sokatira taldeak erakustaldia eskainiko du bertaratzen direnentzako.

 

Diskoteka kiosko plazan

Arratsaldean, ospakizun giroa emango diote egunari eta kalera aterako dituzte ekitaldiak. Horrela, 16:00etan, diskoteka musika dantzagarria ipiniko dute kiosko plazan eta batukada saioak ere egongo dira. Ostean, 17:30ean, umeentzako jolasak prestatuko dituzte plazan bertan. Egunari amaiera eman aurretik,  txokolatada  ere egingo dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!