Hil honetan zabalduko dute Gerediagako peaje berria

Anboto 2012ko eka. 18a, 08:11

Gerediaga auzoan atondu duten ordainleku berria eta AP-8rako sarrera eta irteera berriak zabaltzeko data zehatzik ez dute ipini, baina Interbiak sozietateko arduradunek hil honetan izango dela adierazi dute

Gerediaga auzoan atondu duten ordainleku berria eta AP-8rako sarrera eta irteera berriak zabaltzeko data zehatzik ez dute ipini, baina Interbiak sozietateko arduradunek hil honetan izango dela adierazi dute.

 

Azaldu dutenez, lanak amaitzeko “erremate txikiak” egitea falta da. Dena den, ez dute data zehatzik eman gura izan.

 

Atzeratu egin da Gerediagako ordainleku berriaren eta autopistarako sarrera-irteera berrien irekiera: 2011ko udazkenerako aurreikusten zuten lanak amaitzea, eta aurtengo martxo edo apirilerako atzeratu zuten gero.

 

Hirugarren erreia

Iurretatik Ermurako AP-8ko tartean hiru errei egongo dira obrak amaitzen dituztenean. Hirugarren erreiaren lan horiek ere aste gutxi barru amaitzea espero dute.

Bizkaiko Foru Aldundiak proiektuaren aurkezpenean azpimarratu zuenez, hirugarren erreiaren helburua “autobidearen ahalmena aregotzea da”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!