Ekainaren 18an eta 19an, baserriko hondakinak batuko dituzte Abadiñoko DIBA kooperatiban, gero birzkiklatzeko.
Baserriko ongarrien, herbiziden, fungiziden eta parasitoen kontrako txertoen ontzi hutsak, eta xiringak ere batuko dituzte arreta zuzena eskaintzeko ordutegian. Bilketa hori hiru hilabeterik behin egiten dute DIBAn, Urkiola Landa Garapena elkartearen bidez.
Urkiola Landa Garapena elkartekoek azaldu dutenez, iaz landareen eta animalien osasuna zaintzeko erabiltzen diren produktuen 700 ontzi huts batu zituzten. Artzain elektrikoen pilak ere batzen dituzte bertan, eta berotegiko plastikoen eta belar-siloen bilketa ere egiten dute baserririk baserri.