San Antonio Egunaren inguruko argazkiekin erakusketa osatu dute

Anboto 2012ko eka. 16a, 08:02

Domekan, santutegian egongo da ikusgai

Domekan, santutegian egongo da ikusgai.

 

San Antonio Eguneko gaur egungo argazkiak eta duela mende batekoak alderatuko dituzte. Txelu Angoitia argazkilariak jardun du XX. mende hasierako argazkiak biltzen, eta erakusketa osatu dute: San Antonioak bi aro, bi begirada. Besteak beste, Indalecio Ojanguren argazkilariaren antzinako argazkiak egongo dira ikusgai  Urkiolako santutegian, domekan.

 

Eguaztenean ospatu zuten aurtengo San Antonio Eguna santutegian, eta hainbat ekitaldiz gozatu ahal izan zuten bertaratu zirenek. Besteak beste, 60 erakusmahaiko nekazal eta ganadu azoka, bertsolarien saioa, eta mezak izan ziren egun osoan zehar.

 

Jose Luis Navarro alkateak azpimarratu zuenez, “aurten San Antonio Eguna astegunean egokitu da eta hala ere jende asko hurreratu da”. Urtero legez, hainbat izan dira Urkiolako harriari buelta eman diotenak, kondairak dioenez, bikotekidea bilatzen laguntzen duelako. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!