Milaka lagunek bisitatu dute nekazal eta ganadu azoka.
Jose Luis Navarro alkateak azpimarratu duenez, “aurten San Antonio eguna astegunean egokitu da eta hala ere jende asko hurreratu da”. Eguerdian meza nagusia egin dute. Goizean zehar, San Antonio Santutegiaren inguruetan nekazal eta ganadu azoka antolatu dute 60 erakuslehiogaz. Urtero legez, hainbat izan dira Urkiolako harriari buelta eman diotenak, kondairak dioenez, bikotekidea bilatzen laguntzen duelako.
Domekan argazki erakusketa
Abadiñoko Udalak San Antonio egunari buruzko argazki erakusketa antolatuko du domekan Urkiolako Santutegiaren ondoan. San Antonioak Bi Aro Bi Begirada izeneko erakusketa 30 argazkik osatuko dute; horietatik erdiak XX. mende hasierakoak dira Indalecio Ojangurenek ateratakoak eta gainerakoak gaur egunekoak dira Txelu Angoitiak ateratakoak.