Nekazaritza eta ganadu azoka burutuko dute goizean, eta bertso saioa izango da eguerdian.
Ekainaren 13an, bihar, ospatuko dute San Antonio Eguna Urkiolan. Jaieguna ospatzeko, besteak beste, nekazaritza azoka eta ganadu erakustaldia antolatu dituzte, ohiturak agintzen duenez. Abadiñoko Udalak eta Ganadu elkarteak prestatu dute azoka hori.
Bilboko gotzain nagusiak gidatuko du San Antonio eguneko 12:00etako meza nagusia, eta Lekeitioko abesbatzak emanaldia eskainiko du, ondoren.
Anjel Mari Peñagarikano eta Aitor Mendiluzek bertso saioa eskainiko dute, eguerdian, Urkiolan, eta trikitilariek alaituko dute giroa, gero.
Bestetik, Aramaiorako Errogatiba izan zuten zapatuan, eta Corpus Christi jaia ere ospatuko zuten.