Egoera ekonomiko txarraren ondorioz, Abadiñoko Traña-Matiena auzoan dagoen El Material Aislante enpresa itxi egingo dutela jakinarazi die enpresako zuzendaritzak sindikatuei.
Oraindik ez dizkiete ofizialki dokumentuak aurkeztu. El Material Aislante enpresa 1948an sortu zuten eta harrez gero mota askotako hodiak egin izan dituzte. Guztira, enpresa horretako 40 langile geratuko dira kalean.