Presoen senideei diru-laguntza emateko arautegia onartu dute

Anboto 2012ko mai. 30a, 09:25

Atzoko udalbatzarrean, aho batez onartu zituzten \'preso dauden pertsonen senideei garraiorako banakako laguntzak ematea arautzeko oinarriak\'

Atzoko udalbatzarrean, aho batez onartu zituzten "preso dauden pertsonen senideei garraiorako banakako laguntzak ematea arautzeko oinarriak".

 


Abadiñoko Independienteak taldeko gobernu taldeak azaldu duenez, eskatzaileen errentaren arabera zehaztuko dute diru-laguntzaren zenbatekoa. Garraio gastuetarako, urtero 12.000 euroko diru-laguntza banatuko dute. Familia bakoitzak 300 euro jaso ahalko ditu gehienez bisita bakoitzeko.

 

Aurten egindako bidaien diru-laguntza jaso ahal izateko eskariak 2013ko urtarrilera arte burutu ahal izango dituzte presoen senideek.

 


“Bizi dugun krisi egoeran, kartzelan preso dauzkaten senideei bisita egiteko baliabiderik ez daukan jende asko dago”, azaldu du Jose Luis Navarro alkateak.

 


Aurreko legegintzaldian hasi ziren preso politikoen senideentzako diru-laguntzen ordenantzaren gaia udalean eztabaidatzen, eta alkateak esan duenez, “kosta zaigu adostasun batera ailegatzea”. Azken hileetako hainbat udalbatzarretan presoen senide eta lagunek hainbat aldiz eskatu dute ordenantza hau garatzeari lehentasuna eman diezaion udalari.

 


Dispertsioa ekidin daitekeen erabaki politikoa dela azpimarratu zuen bozketaren aurretik Bilduk: “Familientzako gastu ekonomiko gehigarri bat ere suposatzend duena”. Aitor Azueta Bilduko bozeroaleak adierazi zuenez, "positibo ikusten dugu ordenantza hau”. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!