Irailerako egongo da Traña-Matienako haur eskola berria prest

Anboto 2012ko mai. 24a, 08:37

Proiektua gauzatuko duen enpresa hautatzeko lehiaketa pubikoa deitu du Abadiñoko Udalak

Proiektua gauzatuko duen enpresa hautatzeko lehiaketa pubikoa deitu du Abadiñoko Udalak.

 

Traña-Matienako haur eskolaren proiektua burutuko duen enpresa hautatzeko lehiaketa zabaldu du Abadiñoko Udalak. Hautatzen duten enpresak, 589.162 euroko aurrekontua edukiko du proiektua gauzatzeko.

 

Udan gura dituzte egin haur eskola berria egokitzeko obrak. Udalaren aurreikuspenen arabera, irailaren 15erako amaituko dituzte beharrak: “Umeek ikasturte berria abiatu ahal izateko arazorik egon ez dadin”. 

 

Traña-Matienako haur eskola berria oraingoa dagoen leku berean atonduko dute, eta bi urte arteko 60 ume hartzeko egokituko dute eraikina.

 

Inbertsio nagusietakoa

Lau ikasgela, erabilera anitzeko gela bat, eta sehaska-gela bat atonduko dituzte eraikinaren beheko solairuan.  Gainera, gurasoentzako harrera-gune bat ere atonduko dute beheko solairu horretan: umeen karrotxoak uzteko lekua ipiniko dute bertan.

 

Udalaren 2012rako aurrekontuko inbertsio nagusietako bat da Traña-Matienako haur eskola berriarena. Aurrekontu horretatik gauzatuko duten lehenengo inbertsioa da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!