Ibilaldira eta Eskola Publikoaren jaira joateko autobusa

Anboto 2012ko mai. 15a, 10:55

Maiatzaren 26 baino lehen, Errota kultur etxean edo Udal Mediatekan eman daiteke izena

Ibilaldira eta Euskal Eskola publikoaren jaira joateko autobus zerbitzua eskainiko du Abadiñoko Udalak. Ekainaren 3an, Trapagan izango da Ibilaldia, eta ekainaren 10ean, Zarautzen, Eskola Publikoaren jaia.

 

Udalak jakinarazi duenez, "zerbitzua gauzatu ahal izateko ekitaldi bakoitzerako gutxienez 20 lagunek eman behar dute izena". Maiatzaren 26 baino lehen, Errota kultur etxean edo Udal Mediatekan eman daiteke izena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!