Maiatzaren 25era arte eman daiteke udalekuetan izena

Anboto 2012ko mai. 7a, 13:33

Gaurtik maiatzaren 25era arte eman daiteke Abadiñoko Udalak antolatu dituen udalekuetan izena

Gaurtik maiatzaren 25era arte eman daiteke Abadiñoko Udalak antolatu dituen udalekuetan izena.

 

Uztailaren 2tik 13ra burutuko dituzte Abadiñoko Udalak herriko umeentzako antolatu dituen udalekuak. Hiru eta hamabi urte arteko umeek eman ahalko dute udaleku horietan izena. Goizez, 09:30etatik 13:30era herriko eskoletan egingo dituzte saioak.

 

Argi Abad zinegotziak adierazi duenez, udako oporraldia herrian bertan igaro eta gozatzeko aukera eskaintzeko antolatu ditu udalekuok Abadiñoko udalak. Aurten, 220 umerentzako lekua eskainiko dute.

 

Udalekuei buruzko informazio gehiago emateko, ekainaren 21an, 19.00etan, Errota kultur etxean egingo dute batzarra.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!