Lehenengo kontzertua joko du Boston Jai taldeak

Anboto 2012ko mai. 4a, 09:36

Iaz Trikizio taldean aritu ziren musikariek sortu dute Boston Jai; Iñaki Etxezarraga \'Etxe\' berriztarra da taldeko ahotsa

Iaz Trikizio taldean aritu ziren musikariek sortu dute Boston Jai; Iñaki Etxezarraga ‘Etxe’ berriztarra da taldeko ahotsa.

 

“Erromeria tradizionaletik aldendu eta festarako musika egitea da gure asmoa”, adierazi du Boston Jai taldeko ‘Etxe’ abeslariak, Iñaki Etxezarragak. Besteak beste, euskal taldeen bertsioak jo eta herrietako plazetan jai giroa zabaltzea dute asmoa taldekideek. Hainbat estilotako kantak eta trikiaren doinuak nahasten dituzte.

 

Maiatzaren 5ean, bihar, 23:00etan, Traña-Matienako San Prudentzio jaietan joko dute euren estraineko kontzertua.

 

\"\"

 

Iban Larrebourek, Oskar Estangak, Iban Gurrutxagak, ‘Tasu’ Santanak eta ‘Etxek’ osatzen dute Boston Jai. Iaz Trikizio taldean jotzen zuten musikariek. Azaldu dutenez, aurreko management enpresarekin desadostasunak izan zituzten. Trikizio taldeak beste musikari batzuekin jarraitzen du orain, “eta guk gure bidea egitea erabaki dugu talde honekin”. Horrela, aurrera egiteko helburuz sortu dute Boston Jai. Matienan, “jai giro paregabea sortzeko asmoarekin irtengo gara agertokira”, esan dute.

 

Traña-Matienako jaietan hasi, eta “jaiak bezala, kontzertuak ere bata bestearen atzetik etor daitezela”, espero dute Boston Jai taldeko musikariek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!