Ehun urte bete ditu Plazak; sekretua, gogor lan egitea

Anboto 2012ko mai. 2a, 09:51

Traña-Matienako jubilatuen etxean, apirilaren 30ean jaso zuen auzo horretan bizi den emakumeak senide eta lagunen omenaldia. Udaleko eta Bizkaiko Aldundiko ordezkariek ere hartu zuten ekimenean parte

Mende oso bat bete du. Ehun urte betetzeko bere sekretua, lana “gogor” egitea izan dela esan zuen Lorenza Plazak.

 

Apirilaren 30ean, Traña-Matienako jubilatuen etxean jaso zuen Lorenza Plazak senide eta lagunen omenaldia. Udalaren eta Bizkaiko Aldundiaren ordezkariek ere parte hartu zuten ekitaldian.

 

Hiru lore-sorta, plaka eta oroigarria jaso zituen Lorenza Plazak omenaldia horretan. Ekitaldi amaieran, Traña-Matienako jubilatuen elkarteko bere lagunek urtebetetze pastela ere eskaini zioten omenduari. Talde Batuak dantza taldekoek emanaldia eskaini zuten, eta eta luntxa egin zuten gero. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!