Zortzi egunean, jai egingo dute Traña-Matienan

Anboto 2012ko api. 27a, 11:20

San Prudentzio jaietako zortzi egunerako egitaraua abiatuko dute gaur iluntzean, Traña-Matienan. Jai egunak elkarregaz pasatzeko prest, Trañako zubian batuko dira koadrilak, 19:00etan

San Prudentzio jaietako zortzi egunerako egitaraua abiatuko dute gaur iluntzean, Traña-Matienan. Jai egunak elkarregaz pasatzeko prest, Trañako zubian batuko dira koadrilak, 19:00etan.

 

Traña plaza izango da jaiagaz gozatu gura dutenen elkargune nagusia egunotan. Umeentzako jolasak eta ikuskizunak eta herri bazkariak hartuko ditu egunez, esaterako, eta kontzertuak gauez.

 

Durangaldeko Jaizale txistulari taldearen emanaldia egongo da domekan, 12:00etan. Done Zezili Abadiño abesbatzagaz jardungo dute txistulariek, hirugarren urtez. Eleder Iturrietak zuzenduko du txistulari taldea, eta Yolanda Etxeitak, abesbatza. 

 

Azkenengoz orain hogei urte altxatu zuten hamabost lagunek jasoko dute gaur Donien Atxa. Urteko herritar ospetsuenari omenaldia egingo diote gero, 20:00etan, eta auzoko Iluntze dantza taldearen emanaldia ere izango da jaien lehenengo egunean.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!