Sasoi bateko bizimoduaen pintzelada batzuk eskaintzea. Horixe izan du helburu Errekatxo auzo elkarteak \'Lehengo bizimodua\' izenburupean berriketaldiagaz. Aurelio Ardantzako eta Maria Blasa Garaiko izan ziren hizlari, biak ala biak laurogeitaka urteko abadiñarrak. Ekitaldiak 40 lagun baino gehiago batu zituen
Entzuleek ere parte hartu zuten ordu bi inguruan luzatutako berbaldiaren antolatzaileen esanetan, "komenigarria eta aberasgarria iruditzen zaigu horrelako jendearen bitartez gure sustraien eta gure aurrekoen berri jakitea eta zabaltzea". Kontaketarako argazkiak lagun hartuta, hainbat pasadizo azaldu zituzten: "Astoa hartuta Oxtandiora bendejarekin egindako joan-etorriak, Abadiñoko frontoian trontzan egindako ekitaldia, eskola sasoiko kontuak edota Atxarteko errota martxan egon zeneko oroitzapenak", azaldu dute antolatzaileek