Apirilaren 21an, Errota kultur etxean, burutuko dute Abadiñoko Udaleko Berdintasun sailak antolatu duen ikastaroaren saioa. Gizon eta Emakumeen arteko II Berdintasun planaren barruan, indarkeria matxista prebenitzeko burutuko dituzten ekintzetariko bat da ikastaro hau.
Ikastaroan parte hartzen dutenei, erasoei edo egoera arriskutsuei euren kabuz erantzun ahal izateko teknikak irakatsiko dizkie Maitena Monroy adituak.
Apirilaren 17 arte, Errota kultur etxean edo \'berdintsuna@abadiano.org\' eman daiteke izena. Tailerrak plaza-kopuru mugatua izango du, eta 10:00etatik 14:00etara; eta 15:30etik 19:30era izango da saioa.