Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoan sartuko dira

Anboto 2012ko mar. 28a, 09:49

Udal gobernuko Abadiñoko Independienteak taldearen eta EAJren aldeko botuekin onartu zuten atzoko udalbatzarrean, Abadiño Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoan sartzea

Udal gobernuko Abadiñoko Independienteak taldearen eta EAJren aldeko botuekin onartu zuten atzoko udalbatzarrean, Abadiño Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoan sartzea.

 

“Uraren kudeaketaren gastuak udalak bere gain hartzea ezin dugu gehiago jasan”, azaldu zuen Jose Luis Navarro alkateak.

 


Sarai Mimenza jeltzaleak esan zuenez, Ur Partzuergoan sartzeko “baldintza onak adostea lortu da”. Mimenzaren berbetan, "EAJ beti egon gara Ur Partzuergoan sartzearen alde".

 


Orainarte Abadiñoko udalak Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoagaz eduki duten hitzarmenaren arabera, ur-sareko inbertsioen %19 udalak hartzen zuen bere gain. Saneamenduagaz lotutako mantenu lanengatik, 800.000 euro baino gehiagoko zeukan udalak Partzuergoagaz.

 

Atzoko udalbatzarreko onarpenaren ostean, uztailaren 1etik aurrera izango da Abadiñoko Udala Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko kide.

 


“Ez diogu herriarentzako onurarik ikusten Ur Partzuergoan sartzeari”, esan zuen aldiz, Bilduko Aitor Azueta bozeroaleak. “Gure kalterako da Ur Partzuergoan sartzea", esan zuen Azuetak: "Abadiñok zeukan autonomia galduko baitu”. Urteetan, uraren "kudeaketa txarra" burutu du Bilduren ustez Abadiñoko udal gobernuak.

 


Bilbao Bizkaia Ur Partzuergotik kanpo zeuden Bizkaiko hiru herrietako bat zen Abadiño.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!