Mendizale bat erreskatu dute Anboton

Anboto 2012ko mar. 25a, 17:26

Ertzaintzaren Talde Mugikorreko erreskate taldeko baliabideek eta Ertzaintzaren helikoptero batek mendizale bat erreskatatu dute gaur goizean Pico del Frailen.

Ertzaintzaren Talde Mugikorreko erreskate taldeko baliabideek eta Ertzaintzaren helikoptero batek mendizale bat erreskatatu dute gaur goizean Pico del Fraile mendixkan, Urkiolako Parke Naturalean.

 

Orografiaren eta biktimak okerrera egitearen ondorioz, Arrazolara eraman duen aireontzia mobilizatu dute, eta Osakidetzako helikoptero batek handik Gurutzetako ospitalera eraman du.

 

Ezbeharra gaur goizean, hamarrak eta erdian izan da, mendizale batek 112 Larrialdietako Zerbitzuei jakinarazi dienez, haren lagun bat erori egin da. Azaldu dutenez, harri bat erori eta burua kolpatu du, Pico del Fraile mendixkan, Anboto mendiaren inguruan.

 

Berehala Ertzaintzako Talde Mugikorreko mendiko taldea mobilizatu dute eta Larrialdietako eta Eusko Jaurlaritzako Meteorologia Zuzendaritzako teknikari batek koordinatu ditu erreskate lanak.
Ertzaintzaren helikoptero batek Talde Mugikorreko hainbat agente gertakizunen lekura bidali ditu, biktimak okerrera egitea eta lurraldearen orografia, sarbide zailekoa, izan dira hori egiteko arrazoiak . Mendizalea (30 urte) behin erreskatatu ostean, Arrazolako zelaigune batera eraman dute, bertan, helikoptero batek (oraingoan Osakidetzakoak), Gurutzetako Ospitalera eraman du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!