Emakumeen eskubideen aholkularitza

Anboto 2012ko mar. 18a, 09:10

Berdintasun arloko abokatu bik herritarren kontsulta juridikoak erantzungo dituzte, Trañabarren kalean ipiniko duten erakusmahai batean

Berdintasun arloko abokatu bik herritarren kontsulta juridikoak erantzungo dituzte, Trañabarren kalean ipiniko duten erakusmahai batean.

 

Martxoaren 20an egongo dira bertan, 17:30etik 19:30era. Udalaren Berdintasun sailagaz elkarlanean, Anbotoazpiko Damak, Denon Artean eta Geu Be elkarteek antolatu dute martitzeneko ekimena, martxoaren 8rako atondu zuten egitarau zabalaren barruan.

 

Hainbat gairen inguruko zalantzak argituko dituzte: aitatasun eta amatasun baimenak, senideak zaintzeko lizentziak eta lan-utzialdiei, genero indarkeriaren biktima diren emakumeen lan-eskubideak, pentsioak...
“Abadiñon lehenengo aldiz eskainiko den zerbitzu honen bidez, informazioa eman gura diegu herritarrei”, dio Yanire Moreno zinegotziak. “Gizon eta emakumeen arteko benetako berdintasuna lortzeko”. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!