Jaietako kartelen lehiaketak abiarazi dituzte

Anboto 2012ko mar. 12a, 12:42
Traña-Matienako San Prudentzio eta Zelaietako San Trokaz jaiak iragarriko dituzten kartelak hautatzeko lehiaketa deitu du Abadiñoko udalak

Traña-Matienako San Prudentzio eta Zelaietako San Trokaz jaiak iragarriko dituzten kartelak hautatzeko lehiaketa deitu du Abadiñoko udalak.

 

Lehiaketa bietako sariak batuta, guztira, 1.450 euro banatuko dituzte; 300 euroko lehenengo saria eta 200eko bigarrena banatuko dituzte San Prudentzio jaietarako kartel lehiaketan, eta 600 eta 350 euroko lehenengo eta bigarrena San Trokazetarako lehiaketan.

 

Martxoaren 30 arte, Udal Mediatekan eta Errota kultur etxean aurkeztu ahalko dira lanak San Prudentzio jaietako kartel lehiaketara, eta apirilaren 24 artekoa da, aldiz, San Trokaz jaien kartel lehiaketaren kasuan epea. Udalaren webgunean dago lehiaketari buruzko informazio gehiago.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!