Hiru auzotan ipiniko dituzte panel elektronikoak.
Traña-Matiena, Zelaieta eta Muntsaratz auzoetan, 24 orduz udalaren informazioa zabalduko duten panel elektroniko bana ipiniko dituzte. Udalaren informazioa eta herrian izango diren ekitaldien agenda zabalduko dute panel elektroniko horien bitartez.
Gobernu taldeak jakinarazi duenez, inguruko enpresen eta saltokien eskaintzen berri ere emango dute panel horietan: “Menuak eta bestelako iragarkiak”, adibidez. Horretarako, baina, aurrez eman beharko du izena bere iragarkia paneletan agertzea gura duen enpresari edo dendariak.
Panelok, “Kaleko iragarki oholen eta webgunearen bitartez zabaltzen dugun udal informazioa osatuko dute”, Jose Luis Navarro alkatearen berbetan.