Herritarrak euren bidaien kontalari

Anboto 2012ko mar. 12a, 08:17
Martxoaren 26 arte, udal Mediatekan edo Errota kultur etxean eman daiteke izena, apirileko Bidaiatu Tan Tan zikloan parte hartzeko

Martxoaren 26 arte, Udal Mediatekan edo Errota kultur etxean (mezu elektronikoz zein bertaratuta) eman daiteke izena, apirileko Bidaiatu Tan Tan zikloan parte hartzeko.

 

Hirugarren urtea da bidaiei buruzko berbaldi zikloa antolatzen dutena Abadiñon: herritarrek eurek, bidaiaren batean bizitako esperientzia bereziak kontatzeko aukera eskaini gura du zikloak.

 

Antolatzaileen helburua, berbaldien entzuleek euren "bidaiak antolatzeko lagungarri" izan dezaketen informazioa konpartitzea da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!