Ingurumen inpaktuari buruzko txostenik ez dago. Bilduko Saioa Zuazubizkar zinegotziak eroan zuen Atxarteko harrobia berreskuratzeko proiektua plenora.
Abadiñoko Independienteak taldeko gobernuak Abiadura Handiko Trenaren obrak burutzen diharduen Adif enpresak aurkezturiko proiektuagaz, “lehiaketa publikorik deitu barik” aurrera egiteko eta “enpresa horri bidea lautzeko” asmoagaz diharduela dio Bilduk.
AHT eraikitzeko obretan sortzen dituzten lur soberakinak Atxarteko harrobia berreskuratzeko erabiltzea jasotzen du Adif enpresaren proiektu horrek. Eusko Jaurlaritzari ingurumenaren gaineko inpaktuari buruzko txostena ez egiteko eskatzea egotzi dio Bilduk gobernu taldeari.
“Jaurlaritza da ingurumen-inpaktuari buruzko txostenik ez dela behar dioena, ez gu”, erantzun zuen Navarro alkateak.