Sei ikastaro berri abiatuko dituzte martxoan

Anboto 2012ko ots. 29a, 08:35
Herritarren artean internet eta teknologia berrien erabilera sustatzeko sei ikastaro berri abiatuko ditu martxoan Kzgunea

Herritarren artean internet eta teknologia berrien erabilera sustatzeko sei ikastaro berri abiatuko ditu martxoan Kzguneak.

 

Gaztelaniaz eskainiko dituzte ikastaro bi: Internet eta Irudia eta soinua, hurrenez hurren, martxoaren 5etik 16ra eta martxoaren 19tik 27ra izango dira eskolak. Biak ala biak 16:00etatik 18:00etara.

 

Egun bakarreko ikastaroak ere eskainiko dituzte. Horien artean dago Eustat izenburuagaz antolatutakoa. Saio bana eskainiko da martxoaren 2an eta 22an, 18:00etatik 20:00etara.  Biak ala biak euskaraz. Ordu berean eskainiko dute baita Openideak ere, martxoaren 5ean (euskaraz); eta martxoaren 30ean (gazteleraz), berriz, 16:00etatik 18:00etara izango da. Azkenik, euskaraz emango dituzte baita Google traductor eta Google maps ikastaroak, martxoaren 28an eta 29an, hurrenez hurren, 16:00etatik 18:00etara. Ikastaro bi hauek ere euskaraz emango dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!