Quad bateko gidaria larri zaurituta eraman dute Gurutzetara

Anboto 2012ko ots. 26a, 10:04
Atzo eguerdiko 14:10ean BI-732 errepidean Traña-Matienako biribilgunean gertatu zen istripua. 39 urteko gizonezkoa Osakidetzako helikopteroak eraman zuen Gurutzetako ospitalera

Atzo eguerdiko 14:10ean BI-732 errepidean Traña-Matienako biribilgunean gertatu zen istripua. 39 urteko gizonezkoa Osakidetzako helikopteroak eraman zuen Gurutzetako ospitalera.

 

Barne Sailetik jakitera eman dutenez, quadeko gidaria Elorriorako norazkoan gidatzen zihoan eta errepidetik irten zen Traña-Matienako biribilgunean. Istripuaren ondorioz larri zauritu zen eta Osakidetzako helikopteroak Gurutzetako ospitalera eraman zuen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!